sábado, 27 de junio de 2020

Uhin grabitazionaleen bitartez: fikziozko narrazio liriko-birtuala.




1.
Hain hurbil,
hain urrun,
urteak igarotak
nigandik zerbait
zugana beti.
Zugan izatea
ezin izan naiz
hala ere.
Zure sarrera 
debekatzen zenidan.
Itxita geratu zinen
niretzako.

2.
Senak muga bilakatua,
ezinezko osoa bihurtuta.
Horretan ados ginen,
gaitza izango litzateke biontzako.
Norentzat txarrago?
Hori ez da inoz
argi izango.
Berdin dio.
Ezetz esan zenidan
ezina zelako.

3.
Dena den
betiko 
nindukezula
maiteko
gezur
ederra
izan zan.
Esaldi preziatua.
Errepikatu ezina.
Zeure hitzak:
'Adi egon, 
orain esango dizudana
behin bakarrik
esango dizut,
ez dizut inoiz
berriz esango'.
Behin betikoa.
Kito.
Zuk oparita.
Zure sakontasun urrunaz.
Ahaztezina.

4.
Mila gauza ezberdinak
adierazi lezazkeen
"maite" harek.
Beranduegi,
(agian ez oraindik?)
sumatu,
susmatu,
asmatu,
eta azkenean
ulertu nuen
eta konturatu nintzen
gauza xume batez:
zein zen zentzu
zuzena,
edo egokiena,
edo logikoena,
betiko 
ahal izaten zen bakarra,
une hartatik,
giro hartatik,
abagune hartatik,
zoramen itzel
baina ezinbesteko
eta madarikatu hartatik
entzuna,
non eta 
'maite' eta 'beti'
hainbeste gauza ezberdinak
adierazi lezazketen.

5.
Baina 
zentzu bat bakarra
eta behin bakarrik
ez zen izan orduantxe 
aipatu ezinik,
adierazi zezakela,
benetan betiko,
gizalegez
baina ausardiaz,
'ezer'
eta
'inoiz ez'.

6.
Zeren guztia benetan ezina zen, 
eta orduan oraindik 
sentimenduak zor astuna.
Ezetzak 
gehiegi mindu gabe emateko
bide bat asmatzea 
beharrezkoa izaten zen.
Lehertu gabe,
beste aro ezezagun batzuk,
gogor edo arinak,
bizitzen jarraitzeko
premia zinez ezinbestekoa
eta behar nabarmena
agertu zirelako,
eta gure bitartean
alde bukaezina
sortu zan,
urtargiek urrundu,
aro geologikoek aldendu,
adin kosmologikoek 
banandu gintuzten.

7.
Ordutik orain arte,
gure uhin grabitazionaleen
bitartez,
nahiz eta makal eta bakanak izan
eta oso gutxitan,
nekez sumatzen diogu
elkarri.

@fga51




No hay comentarios:

Publicar un comentario