domingo, 18 de octubre de 2020

Pandemiaren gorakadan: euskal bertso berri bat.



1.
Bizitza osoan zehar
denetarik jazo,
azken bolada honetan
gertakari asko,
jasateko gogorrak
jan egin beharko.

2.
Halere jendearena
larriena beti,
portatzen direlako
harro eta basati,
gizaki ez izatea
halaxe dirudi.

3.
Luxuzko kotxe ugari
ta aisia nagusi,
gazteek iseka egiten
gizalegeari,
lege ta arau zuzenei
gaitzespen bihurri.

4.
Birusa gorakadan
denok badakigu,
tarterik, musukoak,
taldeak murriztu,
hori agintzen digute,
ergelak ukatu.

5.
Musukorik gabeak
agure ergelak,
hizketan ez egoki
tabernan ardoak,
'konporta zaitez' esan:
oihu, irain, mehatxuak.

6.
Lana behera badoa,
politika ustela,
berandutu txertoa,
hondamendi hurbila,
gaitzala lagun jainkoak,
gureak egin duela.

7.
Aro zakar honetan
berriak eskasak,
bizirauten bakarrik
etxean sartutak,
baikor bizi gaitezen
itxaropentsuak.

@fga51-k

2020-ko Urria-n







No hay comentarios:

Publicar un comentario