martes, 28 de agosto de 2018

A una Villa de la Costa Vasca.







Estrechas calles, suelo adoquinado,
subibaja de cuestas centenarias,
belleza por doquier, esquinas varias,
casas, blasones, aleros, tejado.

Al sol le cuesta entrar. Lo iluminado
se toca con las sombras. Luminarias
nocturnas dejan ver puertas precarias.
A contraluz, todo bien apiñado.

Ropa cuelga a secar de tendederos,
niños juegan, voz y eco resonantes,
tabernas de marinos en pesqueros.

Campanadas del reloj tan dominantes,
playa, gaviotas, puerto, marineros,
plaza, tiendas, iglesias, visitantes.

@fga51


o0o

Zeruan eguzkia,
batzutan hodeiak,
kalean entzuten da
hizkuntza maitea,
neskato ta mutilak
euskaraz egitea,
jolasetan ere bai,
hori bai ederra!

Haizea dabil eta
euria badakar;
talai badago baina
arrantzale bakan,
orain talaieruak
ez direnik behar.
Sarritan bare-bare,
batzutan ekaitza,
galernarik gutxitan,
neguan ezpada.

Ia arrantzale denak,
desagertu dira,
antzinako batelak,
bai eta txalupak,
orain ez dira ikusten,
daude bihurtutak:
orain distiratsuak
agertu direnak
deportetarakoak
enbarkaziñoak.

Plazan jezarri eroso,
ikusiko duzu
jendeko mota galanta
bainan ez estutu,
hemendikan turistak
badira pasatu,
herriko jendeak ere
ohitu badu lortu.

So egingo dituzuna
badut azalduko:
bikote pilo asko,
ta neska koadrillak,
umeak, haurrak, erruz,
mutil ta neskato,
haien amatxoekin,
amamak, aititak;
osabak gutxitan
izekoak batzutan,
aitatxoak askotan;
guztiok txikien zain,
zirkinik egin gabe,
ba lasai hizketan 

Ezbeharra bapatean
gertatuko balitz,
eskuak laguntzeko
baleudeke anitz.
Seme-alabek, bilobek,
baita ilobek ere,
badute maitasuna,
gure etorkizuna;
horiak bai lehentasuna,
txikitxu laztanak.

Kaietan badabiltza
neska mutil asko,
pozik ta zaratatsu
badira ageriko,
uretara botatak
igeri egiteko,
herritarrek gehienek,
badakite ederto.

Herri osoko jantziak
parekoak dira orain.
Jendeak lirain, lerdena,
eta kementsua,
argia ta adoretsu,
baita osasuntsua,
arina ta jatorra:
baduela kemena;
gainera izaten da
benetan ederra.

Ez dute askorik behar
galantki janzteko:
sandaliak, praka motza,
kamiseta: nahiko;
andreak eta neskak
poltxaz apainduko,
eta daramatzaten
txano, betaurreko,
eguzkitik babestu
egin da beharko.

Guztiz libre dabiltza
oraingo gazteak.
Berton, neskek bazuten
berdintasun haina,
mutilak aldiz daude
larregi apalduak.
Munduko gauza asko
aldatu egin dira,
onera edo txarrera
moldatuko dira.

Oraintxe bertan daude
herrian prestatzen
urtero jai ospetsuz
badira okupatzen.
Jaien amaitu arte
udak badu irauten,
haiek pasatuz gero,
lanera itzultzen.
Udazkena hastear,
uda bukatzeke,
urteak pasa dira
gu astiro akabatzen.

Turistek ez dakite
non egoten diren,
globala da mundua,
agur gure ohiturak,
ez da gauza makala
euskarari eusten.

Agur eta ohore,
euskaldun jendea,
azkarra ta sendoa,
itsasoan, lehorran,
kresalaz ta garoaz 
ederto ornitua.

Lantegi ta bulego:
leku guztietan,
Euskal Herriak
dio, ozenki gainera,
bizi dadila Euskara,
bai eta gutarrak.

Belaunikatu gabe
zutik duintasunez,
iturri zaharretik 
ur berria isurtzen,
odol gartsu gorria
dariola barren.

Gure lana ta ekintza
badira laguntza,
benedika gaitzala
betiko Jainkoak.

@fga51

o0o

"Reges Debellavit, 
Horrenda Cetter Subjectit, 
Terra Marique
Potens
Lequeitio"

(Herriko Armarrian Idatzia)

"Venció a Reyes, Dominó a Temibles Cetáceos, por Tierra y por Mar,
Poderoso
Lekeitio"

(Lema en el Escudo de Armas, o Blasón)





No hay comentarios:

Publicar un comentario