viernes, 29 de marzo de 2024

ELANTXOBE. Urdaibai, Bizkaia, EH. Jatorri eta Esanahia.

 









◇◇◇



¤ ELANTXOBE


" Elantxobe Bizkaiko kostaldean dagoen udalerria da, Busturialdea eskualdekoa. 
1833 arte Ibarrangeluko auzoa izan zen. Hain zuzen, Elantxobe izena Ibarrangeluko Elantxo baserri auzoaren behealdean kokatuta egotetik datorkio. 1854an Bizkaiko Batzar Nagusietako partaide egin zen, 113 zenbakidun jarlekuarekin eta botoarekin.

Elantxobe toponimoa Elantxo hitzetatik dator. Izan ere, izen hori eman zioten baserri-mul­tzo txiki bati, eta hango biztanleak arrantzara jaisten ziren orain portua dagoen lekura.

Herri xarmagarri honen lehen biztanleak Ibarrangeluko marinel eta arrantzaleak ziren, Ogoño lurmuturrean ainguratuta zituzten itsasontziengandik gertuago bizi nahi zutenak. 

1527. urtean sortua Ibarrangeluko portu moduan, garrantzia izan zuen, portu eta defentsarako postu bezala. 
1547an elantxobetarren arbasoek bi balea harrapatu zituzten, 
bermeotarrek legez kontra kendu zizkietenak, eta oso auzi luzea izan zuten.

Bizkaiko Jaurerriko agintarien erabakiz, 1703an bi talaia jarri zituzten Ogoñon. Urte batzuk lehenago, Ingalaterrako Oliver Cromwellen 
armadaren erasoa aurreikusita, defentsa sendotu zuten 25 fusil eta bolbora lehorrez betetako barril batekin. Haietaz eta lehendik zeukaten 9 librako kanoiaz baliatuta suntsitu zituzten britaniarrak, baita kondairen arabera Ogoñoko itsaslabarreko haitzuloetan bizi ziren sorginak ere, eta haiei buruz hitz egin ohi da gaur egun ere.

Elantxobe pixkanaka hazi egin zen, eta XVIII. mendearen erdial­dean hiribil­duen itxura zuen. Ogoño lurmuturraren eta Lekeitioko Santa Katalinaren artean itsasertzak atzera egiten duenez, zingo handiko itsasontziak ainguratzeko toki segurua da. 1770ean Elantxobek zazpi kabotaje-ontzi txiki zituen, haietatik sei Ibarrangeluko armadoreenak.

Bertakoek portua nahi zuten eta 1783an ekin zioten eraikuntza‑lanei, 33.000 dukateko aurrekontuarekin, Bilboko moja kontzepzionistek emandako maileguari esker.
Ogoño lurmuturraren kareharrizko 
oinarrian, alegia, ia zuzen‑zuzen itsasoan sartzen den oinarri horretan, hasten dira moilak.

Portu harrigarria da, ipar‑mendebal­deko haizeak jotzen duenean babesean geratzen dena.

Hala ere, udalerri bezala egindako ibilbideari erreparatuta, Elantxoberen historia laburra da, 1854 arte
Ibarrangeluko auzo izan baitzen.
Urte honetan udalerri bihurtu, eta ordu arte Gernikako Batzar Nagusietan hitz egiteko ezta botorik emateko eskubiderik ez baitzuen izan. 
1858an Ibarrangelutik banandu eta udalerri burujabe bilakatu zen."

☆☆☆


▪︎ELANTXOBE

< *ELANTXO BEHE
•Bajo Elantxo



▪︎ELANTXO  Auzoa

¤ Etimología


0.
< *HEDA ZAN ITXASO ORO AURRE GOI DOŔ DEN AUZO


¤ Significado

• BARRIO QUE ESTÁ DESPLAZADO ARRIBA EN LO MÁS ALTO ANTE TODO EL MAR ABIERTO.


¤ Evolución fonética y aglutinación del nombre


0.
< *HEDA ZAN ITXASO ORO AURRE GOI DOŔ DEN AUZO

1.
> *^ERA ^AN TXEZU O^O ORR(E) HO(I) RO^ RI^ OZO

2.
> *ÊLA ÂN TX(I^I) Ō OL Ô ^Ô^ (^Î) O^O

3.
> *ÊLĀNTXŌRŌ^

4.
> ÊLĀNTXŌ^Ō^

= ÊLĀNTXŌ^ 



▪︎ÊLĀNTXŌ BEHE
•Bajo Elantxo

> ÊLĀNTXŌBE^E

= ÊLĀNTXŌBĒ


♧◇♧
¤ Etimologías propias de @fga51.
♧◇♧





No hay comentarios:

Publicar un comentario