viernes, 26 de junio de 2020

Ahaleginetan.




1.
Bapatean oldartu naiz,
batek daki zergaitik,
nik ez behintzat.
Oldarrik ez direnei
koldarrak esaten ohi diete:
▪︎koldar
< *ge-oldar
> *goldar
> koldar:
oldarrik gabe
edo oldar barik.
Aitzitik,
adore duena
adoretsua omen da:
▪︎adoretsu
< *heda dor zan eta oso
(oso hedapen haundiena)
> *era dor han te usu
> *ea dor he ti su
> adoretsu,
edo ausarta.


2.
Lanabes azkuratsua,
onddoak ote dira?
Azken bolada honetan
dena erdoilduta.
Erabileraren faltagaitik?
Ez du ematen.
Erabilia izan da:
ez sarritan, ez gutxitan.
Naturaren ahalmenek
epeak luzatu dituzte,
baita topaketak
murriztu ere.


3.
Gertaera bereziekin ohitzen hasiak gara.
Eguraldiak,
alarma egoera pasata, hobera egin du.
Birusek
hor nonbait diraute,
zelatari izugarrizkoak
beti gure zain.


4.
Urtebetetzea:
urteak adinaz
metatzen badoaz.
Internistari txandapasa
egingo diot?
Ez, horrek arrisku larria
sortuko lezake.
Pilatuak, metatuak,
arriskuek
hondamendi zehatza
osatzen dute.


5.
Ikerkuntzak amaitutak,
ondorioak ateratak.
Ezezaguna argituta,
ziur asko ikasita.
Gau eta egun,
hilabete askotan,
beste gauzetan
pentsatu gabe,
beti sustraiak bilatzen,
aztarnetaz gogor hausnartzen,
gakoei zentzurik ematen
giltzak aurkitu arte,
orain uztartuta
geratu da dena,
eta guztiz ulertutak
zenbakiak agertu dira
guri keinuz egiten
eta aintzinako esanahia
bospasei aldiz milenarioa,
guk lehendabizikoak
ulertu egin dugu,
baita azaldu ere,
argitara emanez,
argi eta garbi azaldutak,
zalantza izpirik gabe.


6.
Milaka urte igarota,
oraindik jakintsuak zeuden
horretaz tutik ere jakin gabe: ezjakinak.
Guztiz gure kabuz egina,
jakinarazi duguna
bestei ez zaie axola.
Sinestezina: arrokeri akademiko ugaria
eta axolagabekeria.
Hizkuntza eta herriarentzat kalte handia eta nabarmena,
beste kasu askotan
berdintsua
gertatu den bezala:
jauntxoen artean guztia banatzen dute:
"Gu tontoak bagina, haiek beti abil."
Aspaldiko kontua.
Hau mina
eta ezuste haundia!


7.
Bere herrian inor ez da profeta.
Ahaltsu eta jakintsuak
erabat adostuak
eroso bizitzeko.
Gure herriko sena apala,
baita etorkizun zabala,
galaraziko dituzte betiko.
Bizitza zitala bihurtu da.


8.
Euskal kostaldera
joan baino lehen,
egonalditxo bat
ohi denez
uharte batean
ia famili osoa.
Arrisku, estresa, beldurra?
Epeak berriro murriztuak.
Osasunaren kezka agerian.
Beti noiz eta komeni ez den.


9.
Minduta,
ozpinduta,
suminduta
iraganak nau.
Lasaitasunaren bila nabil.
Liburuak nagusi.
Euskal hirian beti.
Bidaia batzuk
irtenbidea izan ziren,
baina orain nahi eta ezin,
birusen erruagaitik.
Heldu da dena,
eta dena pasa da:
igarotzea gure adurra da.
Ba doa bidea bukatzen,
amaitzen zaizkit
aldia eta astia.
Lehorrean ala itsasoan,
denbora beti gure aurka.


10.
Ertainkeria zorionekoa omen da.
Ahalkea ohi da
azken finean.
Baina zuzentzat hartuta
edo gutxienez guztiz egokia,
hedatuta,
zeharo onartuta.
Gertatzen zaizkigun
gauza astun eta mardulek
erabilgarriagoak,
malguagoak,
makalagoak
egiten gaituzte,
ala alderantziz
gogorragoak,
sendoagoak
eta iraunkorragoak
bihurtzen gaituzte.
Emankortasunaren zaleak,
zale emankorrak,
gizaki zoritxarrekoak.


11.
Nahasmena.
Ausardirik eza.
Hala ere, bildurrik ez.
Gogaipenik ez da ere.
Alaitasunez gutxitan.
Pozik sarritan.
Nahiz eta bizi eta bizirik izaten garen,
bizitzaren zati handiena
dagoeneko igarota:
derrigorrez,
halabeharrez.
Ahalegin guztiekin
bizirauten gara.
Gertatzen zaizkigun
bizi-ondakin luze-laburrak,
hain beldurgarriak izanik
eta oraindik ezezagunak,
aurrez aurre ikusten
ez gara ausartzen.
Behatu nahi barik,
so egin nahi gabe,
helduko ez zaizkigunik
iruditzen zaigu.
Ergel konponezinak.


12.
Adinak bihurtzen gaitu
lotsagabekoak,
ausartagoak,
ala alderantziz:
beldurtiagoak.
Burmuina leize bihurtua,
azken aldi duina
eta luze batean,
kokildu gabekoak.
Oroimenak
gure gaurko oztopoekin
gure baitan bildurik.
Etorkizunik eza
gugan nabarmena.


13.
Ahalmenak eta kemena
makaldutak,
indargabetuak,
desagertutak noraezean.
Gizakietan fede galdua.
Jainko sumatu ezina,
berriro asmatzeko
gogo murriztuta.
Kosmosa ulergaitza.
Bizitza ulertezinari
bakoitzak
bere zentzurik
ematen dio
bere kabuz.
Ahal dugun bitartean,
irmo eta tinko,
ahalegineran.
Ahaleginek
ez digute sorospenik emango, ordea.


2020-ko ekainaren 24ean,
San Juan Bataiatzailen Egunean, udako solstizioa.


@fga51







No hay comentarios:

Publicar un comentario