viernes, 5 de febrero de 2021

Pantailaren aurrean. ☆ Frente a la pantalla.

 


¤  Pantailaren aurrean. 


1.
Pantailaren aurrean
ausartuko naiz ni.
Nahasmena buruan,
ez egin niri irri !.
Banabil baina ¿zertan?,
nik hori baneki !.
Begira ezazu baitan,
zilegi ba da hori.
Agian hobe lotan
ta amets egin beti.

2.
Abiada handiz heldu da
hirugarren uhina.
Kaletik ibilita?
Aizu, itzuli etxera.
Eguraldi oso epela
benetan gaurkoa.
Arratsaldez etxean,
lan oso birtuala.
Aspertzen ez bagara:
nahiko miraria.

3.
Birus guztiz gaiztoa,
gainera larria.
Tokatu zaigu osoa,
eskasa da aldia.
Itxaropena doa
murritza ta motza.
Ez da aldatu giroa,
bukatu gurea!.
Arren otoi Jainkoa,
ekarri osasuna.

4.
Ahiturik bazara
oso baikorra izan.
Hegan egin txoria!,
baina gu etxean.
Osasunaz ikara;
hiria hesita.
Sano ta salbu atera;
argi izan burua.
Horretarako era
ez daki zeruak.

5.
Jarraitzen dute aurrera
txertoaren bila.
Urtearen galera
gutxitu dezala.
Urtearen joera:
itxaropen hila.
Bizitzaren epea:
laburra, oso motza.
Halako egoeran,
izan eroapena.

@fga51

♧♧♧


▪︎Traducción:

¤ Frente a la pantalla.

1.
Frente a la pantalla
me atreveré.
Confusión en la cabeza,
¡no te burles de mí!
Estoy funcionando pero ¿en qué?,
¡Si yo supiera eso!.
Mira dentro,
Eso es legítimo.
Quizá mejor durmiendo
Y soñar siempre.

2.
Llega con mucha velocidad
la tercera ola.
Caminando por la calle
Oye, regresa a casa.
Tiempo muy cálido
de veras el de hoy.
Por la tarde en casa,
trabajo muy virtual.
Si no nos aburrimos:
bastante milagro.

3.
Virus extremadamente maligno,
Además grave.
Nos ha tocado del todo,
el tiempi es escaso.
La esperanza va
reducida y corta.
No ha cambiado el ambiente,
¡se acaba lo nuestro!.
Por favor, Dios,
trae salud.

4.
Si estás agotado
Sé muy optimista.
¡Vuela pájaro!,
pero nosotros en casa.
Temblor por la salud;
ciudad vallada.
Sano y salvo;
ten clara la cabeza.
la manera para ello
no la sabe el cielo.

5.
Siguen adelante
buscando la vacuna.
Que disminuya
la pérdida del año
La tendencia del año:
esperanza muerta.
Plazo de vida:
corto, muy corto.
En tal situación,
ten paciencia.

@fga51

♧♧♧





No hay comentarios:

Publicar un comentario