viernes, 4 de junio de 2021

Bizitzaren garaiak

 




▪︎Bizitzaren garaiak


Garai berriak,
hobeak edo okerragoak,
etengabe iristen zaizkigu gizakiei.
Heriotz-zorronkak,
alferrik,
sehaska-negarrak baitira,
hastapenetan.

Egokitzea
askoz ere eskurago dago
bizitzaren garaietan,
ahal den neurrian
bizimolde nahaspilatsu eta hutsal batean
erortzen saihestuz.

Bizitzaren garaiek
biribilbide beti berdina
errepikatzen dute:
jaio ondoren,
pixkanaka gizartean igotzen,
adinaren lorean gailentzen,
eta azken finean
amildegiaren barreneraino jaisteko.

Berrogeitaka urte
ez da jadanik
jauzi egiteko adina,
ezta umekeriak egiteko ere ez.
Ez garela hilezkorrak,
jakin beharko genuke hori,
eta hirurogeitaka urtekin
ez dala egoki
hogeita hamabostekin bezala
konportatu.

Bizitzaren garaiak erruz nahasten ditugu:
guretzat kalte.
Ilunabarrean ortoa balitz bezala
ekintzen dugu.
Gure etorkizuna motzean baino ez da existitzen.
A zer nolako kolpea
erortzean
hartuko duguna !

fga

♧ ◇ ♧












No hay comentarios:

Publicar un comentario