miércoles, 30 de enero de 2019

Bertso berria @fga51-k jarria : Ustelkeriari.



▪Ustelkeriari

Ari naizela, 
ari naizela,
arazo hori 
aditzen,
ezina baita 
izan epela
gehikeriak
ikusten.

Bainan ez dakit 
ze egin, ta nola,
ustelkeria 
baztertzen,
jakinez kiratsa 
dariola,
ta denok lasai 
egoten.

Nahiz ta sumatu 
zein den errua,
ezin asmatu 
biderik,
sistema oso 
dago usteldua,
ta etsai itzela 
izanik.

Zuzen ta egoki  
izan gaitezen,
haiek beti
arrapaketan,
gu zintxo izanik, 
izor daitezen,
batzutan hobe
pikutatan.

@fga51



No hay comentarios:

Publicar un comentario