sábado, 13 de julio de 2019

Euskal paradigma.



Bakoitzak bere herrian omenik ez omen du lortzen. Hori bakarrik gertatuko bazen, gaitzerdi. Egiaztatu berri dut omenik ez denik gauza bakarrik bakoitzak bere herrian ez denik eskuratzen. Iraganaren ezagupenaz ere gauza parekoa gertatzen zaigu, baita historiaz, hizkuntzaz eta beste halakoetaz, ez baitira arloak batere arruntak eta zaila egiten da mugarriak jarri jakiteko noraino dagoen hedatua jakinduri emankorra eta nondik hasten den erudizio zozoaren eremu antzua. Inguruan egiaren bila ibili baina aurkitu gabe geratu, eta beraz eskuratu gabe, maiz gerta daiteke. Pertsona apalak, jakintsuak eta zintzoak topatu nahiez, arroak, ezjakinak eta gezurtiak aurkitzea ere daitekena da.
Pertsona berezi batzuk ezagutuz, liburu asko irakurriz, orri batzuk idatziz, gutun batzuk jasotaz, konturatzen zara bila zabiltzala gauza guzti horien, uharte urrun batean, eta batzutan ez hain urrun, izaten direla.
Hor nonbait badira pertsona jatorrak, apalak, zintzoak, jakintsuak eta egiatiak. Gure herrian bilatzen ditugun etimologiak eta toponimoak, guztiz bereziak, lekutan badaude, aro batetik fosilak bihurtuak. Egin behar dena, lan egin, bilatu, aurkitu, eta ikusiz gero onartu izaten da, zeren izkutuan kokaturik ez daude, agerian baizik. Gutxi batzuek hori badakite, edo behintzat bazekiten. Gure arteko hoberenak, horretaz konturatzeagaitik ezabatuak izan dira, estaliak, isilduak, ez zuzenak eta ez egokiak ere direlakoan. Kaskarrenak aldiz, hain arro eta gezurtiak diren hoiek, maltzurrak, baldarrak, zakarrak, ezin zituztenak egia batzuk onartu, guztiz egia argiak eta garbiak izanik ere, bere erosotasuna eta sasidirdir soziala galdu beldur direlako. Hobeto iruditzen zaie agerian eta nabarmenez izaten dena, larru lodiaz ukatu, eta kitto. Hain erraz egiten da hori!...zertarako lan egin, paradigma famatu hori benetan aldatzen saiatu, bidaiatu eta egia baieztatuz gero, onartu, oneritzi, onetsi? Hau lana eta nekea!
Ez ote da hobeto izango dena ukatu, gaitzetsi, gaitzeritzi, isildu eta isilduarazi, arruntasunaren, arauen eta zientziaren izenean? Batzuetarako dirudienez bai, halaxe da edo halaxe dela ematen du, zeren horixe bera egiten ohi dute.
Horretaz konturatzen naiz orain, nahikoa berandu, adinak ikusmena murritzen didanean baina jakinduria, gogoa, aldia, garaia eta nahi dudana pentsatzeko, asmatzeko, egiteko eta esateko abagune ugariak oparitzen dizkidanean.
Paradigmak, paradimatikoak dira, berez, eta haiek aldatzen dituztenek ez dute tutik ere esaten horren gainean, eta alderantziz, zertxobait esaten dutenek ez dute ezerik ere aldatzen.

2019

@fga51






No hay comentarios:

Publicar un comentario