domingo, 30 de enero de 2022

El significado de DIMA, en Arratia, Bizkaia, Euskal Herria.

 




























◇◇◇


▪︎DIMA

•Dima Bizkaiko udalerria da, Arratia eskualdekoa. 
Dima bailara luze bat da Igorretik Otxandioraino 
doana albo bietan ingurune 
oso malkartsu eta ikusgarrian kokatuta dagoena. 
Bailarako puntu baxuena Ugarana (200 m.) auzoa da,
Dimako auzoburua dena, bertan kokatzen da udaletxea eta eliza nagusia. Hortik Otxandiora doan errepidea iparraldean 
Urkiolaraino heltzen den 
Aramotz mendilerroa dauka, hor Mugarra (964 m.), 
Arrietabaso (1.018 m.) eta 
Leungane (1.009 m.) mendiek 
Dima eta Mañaria banatzen dute Zornotza eta Durangotik.

•Errepide horretako hego-mendebaldean Urrekoatxa 
haitzak eta Altungane 
ingurukoek banatzen dute 
Areatza eta Zeanuritik.
Beraz, Dima osoa iparmendebaldera begira dagoen bailara da, bere irteera naturala Igorrerantz duena.

•Hegoaldean Dimako udalerriaren mutur bat 
Otxandioraino iristen da. 
Tarte horretan, Dimako mendatearen hegoaldean, urak hegoalderantz isurtzen dira, isurialde mediterraneorantz.

•Udalerriko ibai nagusia Indusi ibaia da. Hegoekialdetik iparmendebaldera doa, eta Arratia ibaian isurtzen ditu urak Igorren.

•Nabarmentzekoak dira Baltzola auzoko kobak, Geologikoki ikusgarriak eta eskalada egiteko egokiak. Bertan Goi-Paleolitoko aztarnak aurkitu zituzten aspaldi. Eta gainera Baltzolako inguruetan mitologiazko ipuin ugari jaso baitituzte ikerlari askok.

•Kobak baino beherago Jentil-Zubi dago, harrizko arku natural harrigarri horren azpitik pasatzen da Baltzola joateko bidea.

¤ Mugakideak:

▪︎Iparraldean Igorre, Lemoa eta 
Zornotza; 
▪︎Hegoaldean Ubide 
eta Otxandio; ▪︎Ekialdean Mañaria, Abadiño 
eta Durango; 
▪︎Mendebaldean Arantzazu, Artea, Areatza eta Zeanuri.

¤ Dima auzo nagusiak hauek dira:

• Arostegieta
• Artaun
• Baltzola
• Bargondia
• Bikarregi
• Indusi
• Lamindao
• Oba
• Olazabal
• Ugarana. 
(Dimako auzoburua da, bertan kokatzen da udaletxea eta eliza nagusia.)
• Ziarrusta


¤ Etimología

< [*GAIN HEDA DAN IBAR ]

•GAIN:
encima de, colina, altozano (~ muino)

•HEDA:
extender(se), desplegar(se), desplazar(se), 
llegar hasta, 
fluir (~jario)

•DAN:
que es (del verbo izan)

•IBAR:
valle fluvial, vega


¤ Significado

•[ Valle-Vega Que Se Extiende Encima ] + (de Arratia) 

¤ Evolución fonética y aglutinación

•Fases:

0.
< *Gain Heda Dan IbaR

1.
> *Gê Îre Den Ba(L)

2.  (nb > m)
> *Gîrîdimâ

3.
> *Gīdimâ > *Hīdimâ > *Īdimâ

4.
> [ Dimâ ]



Ref.:
•Wikipedia
•Etimologías propias de @fga51

◇◇◇


















No hay comentarios:

Publicar un comentario