miércoles, 20 de marzo de 2024

Euskara: Europako hizkuntz bizia zaharrena.


Euskara, euskaldunon hizkuntza, 
Europako hizkuntza bizi zaharrena da. Hizkuntzalari, aditu eta ikertzaile gehienek baieztapen hori baieztatzen dute.

Euskara, hizkuntza bizia eta aintzinakoa, bere jatorria gaur egun oraindik ezagutzen ez dena. 
Hizkuntzalari eta historialari garrantzitsuek, duela ~15.000 urte, Altamira, Santimamiñe, Ekain, Isturitze edo Laskauxeko leizeetako biztanleek hitz egiten zuten hizkuntzaren oinordeko zuzena euskara  izan daitekeela uste dute.

Bere antzinakotasuna, Neolitiko baino aurreneko garaietan datza, bere jatorria Neolitiko baino lehen duela urte asko oraindik ere izan daitekeela pentsatzera daramaten ebidentzia batzuk badaude, Paleolitikon Europan izanik hizkuntz hedatuena.
Are gehiago, litekeena da gizakiaren hizkuntza artikulatuaren jatorri bat euskara izatea.
Azken bolada honetan euskara Neolitikon heldu zela gurera, orain dela 7.000 urte Anatoliatik esaten da, lehen nekazariek eta aberezainek ekarri omen zuten, Kaukaso eta Balkanes igarota, batzuk ibiliz lehorretikan Garona eta Ebro ibaien tartean eta aldean bertaratu arte: aitzineuskaldunak.
Beste batzuk ordez itsasotikan, Kaukaso eta Balkanes igarota itsasoaren zehar Sardinia eta Baleares heldu arte, eta gero handik Iberian eta geroko Probentzan, Mediterraneoko kostaldean: iberoak.
Europako ekialdean neolitikon protoeuskaldunak eta iberoak berberak izanik edo senideak, 
gero mendebaldean bizilagunak eta ahaideak.
Azken finean, "vascoiberismo" delako hori egia izango zen.
Baina iberoa desagertu zen.
Euskarak berriz bizirik dirau.



No hay comentarios:

Publicar un comentario