◇◇◇
Agurea.
¤ Oro
1.
Zoriontasuna ez da ezinbestekoa,
baizik eta ongi etorria iristen bada.
Benetan esentziala Baretasuna da:
denborarekin eta esperientziarekin batera
iristen den Barne-Baretasun hori.
¤ Bera
2.
Goizero esnatzen denean amets lainotik irteten
Gogoa tristatzen zaio, zeren minez oroitzen du
Adinez zenbat urte duen, triste oso konturatuz
Pasa zaidala bizitza, eta geratzen zaiona
Ba doakio ziztu bizian.
3.
Eta lasaitu nahian egunez egun bizitzen
Ezina da aro luze izan, Naturaren poderioz,
Bere osasun txit makala, eta guztien adurrak
Eragiten dio beldurra heriotza hurbil baita.
Beste aukerarik ez da.
4.
Bere egoera makurra bestei bost axola zaie:
Agure bilakaturik arrunt deritzote horri.
Bere bizitza neurtua geratu izan zen jaiotzez,
Konponbiderik ez du, hor-konpon legokio:
Oraindik ez da hilotz.
5.
Egunez-egun bakarrik bizitzen dagokiona da
gehiegi pentsatu gabe nolako ote bere adurra.
Egunero hortaz pentsatzen ezin da sendia artatzen,
Eta arazoek geratzen zaion kemena xahutu gabe
zinez eskatzen diote zintzoki emankorra izaten.
¤ Geu
6.
Arbasoak eta asabak zendu ziren eta akabo.
Oroitzapena bakarrik bidea da gure artean.
Gizaki hutsak garenok kasualitatez hemen,
Etsipena ekidin behar eutsi beti ahitu gabe,
Senide maitekorrei zirt edo zart lagunduz
Itxaropena galdua bada ere.
¤ Neu
7.
Eta Heriotzako Orduan
Ezerezaren Sarturik
Bihurturik Ezerez
Ez Naiz Gehiago Izango.
Betiko.
☆☆☆
@fga51
No hay comentarios:
Publicar un comentario